
Euskal Pilota Euskal Herriko kirola da, pilotalekuan jokatua. Oro har, 2 edo 4 pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota jotzen saiatzen dira, pilotak bi bote egin baino lehen, eta pilota joko eremutik kanpora bota gabe; lortzen ez duenak galduko du tantoa. Jokoaren aldaerak bereizteko, bi alderdi hauek hartzen dira kontuan: pilotaleku mota (plaza hormagabea, horma bakarreko pilotalekua, trinketa...) eta pilota zerekin jo behar den (esku hutsa, pala, xarea...).
Jokoaren helburua da aurkariari ahalik eta tanto gehien egitea. Txapelketetan, adinaren arabera arauak pixkatxo bat aldatzen dira. Europan barrena eusko pilotaren antz-antzeko kirolak badira, hala nola irlandar pilota(Irlanda), Valentziar pilota(Valentziako Erkidegoa) edota jeu de paume (Frantzia).
Pilota jokoa munduan oso-oso zabalduta zegoen antzinean. Ia toki guztietan aspaldi galdu zen arren, euskaldunek —beste hainbat kontutan bezala— bizirik iraunarazi dute kultura ondasun hori. Beren tokira moldatu dute euskaldunek, eta hainbat xehetasun aldatu: jokalekua, joko arauak, pilota, jotzeko tresnak, eta abar. Ondorioz, euskaldunok pilota deitzen diogun kirol horri, gaur egun eusko pilota esaten diote mundu zabalean.
Lehen aipatu bezala, nahiz eta euskal pilota Euskal Herriko kirola izan, munduan zehar ere jokatua da; blog honetan zehar ikusi ahalko duzu munduko zein herrialdetan jokatzen diren Euskal Pilotako modalitateak!
Finez Marañon, Aitor
ErantzunEzabatuJarduera Fisiko eta Kirolaren Fakultatea, 2. maila
Alex Guinea Criado. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila
ErantzunEzabatu1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatuDatuak jasotzeko iturri desberdinak erabili dituzte eta gainera blogean argi ikusten dira zeintzuk diren horien erreferentziak, atal batean aurkitzen baititugu. Testua ordenatua dagoela ikus dezakegu, erraza da irakurtzeko. IKTren erabilera ematen da, nahiz eta bideorik ez agertu. Blogaren erabilera erraza da, blogaren diseinua erraz uler daiteke. Ez da agertzen inongo argazkirik ez bideorik taldeki gutziekin.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Jarduleen ezaugarriak ez dira agertzen. Aurreikusitako gastuak falta dira. Beharrezkoa ikusten dut bideoen erabilera eta taldekideen argazkiren bate do bideoren bat haien parte hartzea ikusteko.
Blogaren nota 8 izango da.
Paula Diaz Diego, hezkuntza tea kirol fakultatea, 1
- Ebaluazio irizpide orokorrak kontuan hartutako oharrak:
ErantzunEzabatuInformazio iturriei dagokionez, datuak jasotzeko toki ezberdinak erabili dituzte, guztiak "erreferentziak" atalean bateratuz. Modu honetan, Euskal Pilotan nola aritzeko informazioaz gain, aurkitutaok elkarrizketak eta esperientziak ere konpartitu dituzte.
Aurkezpenari begira, blogaren diseinua sinplea eta ordenatua da, gauzak erreztasunez aurkitzea ahalbidetezen duena. Testua ez da oso erakargarria, baina federakuntza partaideen taulak adibidez argitasuna ematen dio lanari. Hiztegi aldetik, euskara nahiko aberatza erabili dute, akatz ortografiko gutxirekin.
Kolaborazio lanik ez da hautematen, taldearen argazki edo bideorik agertzen ez direlarik.
- Ebaluazio irizpide zehatzak kontuan hartutako oharrak:
Blogaren "orri nagusian" Euskal Pilotaren sarrera bat egin dute, baina honen ordez, proposatutako jardueren deskribapen orokorra idaztea aproposagoa izango litzateke.
Blog honetan ordea atzerriko informazio objektibo gehiegi idatzi dute, sustapen plangintza erabat ahaztuz.
Arrazoi honengatik, nahiz eta blogaren aurkezpena ona izan, helburua ( Euskal Pilotaren sustapen) bete ez dutela uste dut.
Nota: 5
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ErantzunEzabatu1.1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira, guztiak web orriak edo blogak. Kontsultak ez dira zuzen jarri erreferentzietan. Agian galdera edo helburu nagusiari gehiago erantzuten saiatu behar duzue. Hau da, atzerrian zein jarduera egin euskal pilota sustatzeko edo hemen zein jarduera egin euskal pilota sustatuz atzerritarrak euskal gizartean integratzeko.
1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, baina kasu batzuetan esanguratsua ez den informazioa jarri duzuelakoan nago. Garrantzitsuena jarduera fisikoak azaltzea da, zuek parte-hartzaileak erakartzeko antolatuko dituzuenak.
1.3. IKT-tresnen erabilera. Argazki batzuk bakarrik gaineratu dira. Zehaztu nondik atera dituzuen.
1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza eta ordenatua da. Hainbat atal zehazteke daude.
1.5. Kolaborazio lana. Ez da ebidentziarik gaineratu.
1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ia ortografia akatsik gabea. Kontuz: “Amaitu genuenean, ea pilota oparituko ziguten (genien, ezta?) erregutu ziguten”,
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Sarrera aproposa, agian luze samarra.
• Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. “Gu Arabako Foru aldundiko talde bat gara; eskola kirolaz arduratzen garenak normalean”, gehiago zehazterik bai?
• Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Zehazteke.
• Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia.Zehazteke.
• Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra) zehazteke.
• Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Zehazteke.
• Proiektuaren helburu zehatzak. “Blog honek euskal pilotak atzerrian duen eragina jorratzen du”, baina hori ez da gaia. Ez da sustapena, ezta? Kanpoan zabaltzeko edo etxean kanpotarrentzat? Ez da gehiegi zehaztu. Nahasia iruditu zait.
• Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien. Zehazki zein jarduera eskaintzen dizkiozue izena ematen dutenei? Ez dut argi ikusten, gehiago garatzea falta da atal hau, didaktikoago azaltzea.
• Aurreikusitako gastuak. Zehazteke.
• Bestelakoak ez dituzue gaineratu (zuekin harremanetan jartzeko moduak, argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…). Nola izena eman daiteke jarduera honetan?
• “20009ko udan Argentinara(Trevelin) joan behar izan genuen eskola kirolaz hitz egitera”, etorkizunera bidaiatzeko makina asmatu duzue?!
• “Frantzian, batez ere hegoaldean, Toulousen, Ponen”, Pauen izango da, ezta?
3. Kalifikazioa: 7.
4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal Pilotaren eta Tenisaren Oinarriak ikasgaiko irakaslea Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.