Arantxa Ugartetxeak, pedagoga eta idazlea, erlazio estua dauka Brasileko Diaspora euskaldunarekin, han 8 urtez bizi izan zen 80ko hamarkadan. Orduan ezagutu zuen Club Atletico Paulistiano, euskal pilotako afizionatu taldea. Brasildar hauen zesta puntarekiko pasioak Arantxa nobela bat idaztera bultzatu zuen, bertan Brasilen entzundako berebiziko abentura eta historiak azaltzen dira.“Ellos aman la espectacularidad de la cesta punta, el sonido de la pelota al pegar la pared, cuando entra en la cesta", bere hitzetan.
Hemen duzue liburua online irakurtzeko link-a:
https://issuu.com/pasionporloslibros/docs/andrea_aaff/3?e=1797677/5687417
DANIEL BERROGUI
Daniel Berrogui 1994an jaio zen Iruñarra da, eta palan jokatzen du. Hainbat galdera egin dizkiogu eta bere erantzunekin ondoko paragrafoak bete ditugu:
Paleta jokalaria naiz bai palamotzekoa nahiz larruzko paletan, frontoi zein trinkean.
Paleta jokalaria naiz bai palamotzekoa nahiz larruzko paletan, frontoi zein trinkean.
Txikitan herriko frontoiean eskupilotan
ibiltzen nintzen baita oberenako klubean ere.
Uda batean 9-10 urte nituela palako kurtso
bat eskeini zuten oberenan, izen eman eta gustatzen hasi zitzaidan.
Uda ostean, Irailean, utzi nion eskuz jokatzeari
eta palara apuntatu nintzen.
Bestalde, nire aitari ere pilotaren inguruko
mundua asko gustatzen zitzaion eta anaia eta bioi asko lagundu zigun mundu horren
ibileran, baita aukeran eman eskuz ala palaz jokatzeko. Biok aukeratu genuen pala, eta gaur egun ere biak gabiltza palan jokatzen.
Nora joan naizen jolastera? Ba... Frantzian,
batez ere hegoaldean, Toulousen, Ponen, Tarbesen… Baita espainia osoan
zehar; Almerian, Katalunian, Galizian, Valladolicen, Logroñon... Hurrunago joanez 2 urtetan argentinan egon naiz ta beste behin Uruguayen. Argentinan Nafarroako federazioarekin jokatu nuen eta bi torneo egon ziren; trinketekoa eta frontoiekoa, nik trinketean soilik aritu nintzen. Esperientzia
oso polita izan zen hain urrutira bidaiatzen nuen lehenengo aldia zelako, eta 17 urte besterik ez nituen. Jende berriarekin harremanak egin nituen, beste kulturak ezagutu...
Bestalde, 22 urtetik beherakoentzako mundialean jokatu nuen Espainia errepresentatzen Uruguayen 2013an, non brontze domina lortu genuen.
Uruguay eta Argentinan frontoiak ordez trinketeak dituzte, frontoi oso gutxi daude. Eta bertan, batez ere larruzko paleta eta paleta argentinarrera jokatzen da.

Badaude zenbait jokalari pilotatik bizi direnak,
baina badaude ere aisialdiko partidu pila, eta haietako askotan apostuak jokatzen dira. Beti leporaino betetzen dira trinketeak partiduren bat badago, gainera partido gehienen ondoren afaria edukitzen dute denek batera; jokalari zein ikusleek. Honek jokalarientzat presio handia suposatzen omen du, partiduro jende asko egoten baita haiei behaka.
Hango jendea
oso jatorra da eta jolasteko beste modubat dute, zakarragoak dira, baina
herrialde bakoitzean modu ezberdin batera jolasten da.
Niri halako esperientziek asko lagundu didate jokalari zein pertsona bezala hazten.

Amaitzeko, han palarekiko afizio handia
dago(batez ere larruzko paleta eta argentinarra), eskuz, ordea, ia ezer.
Niretzat esperientzia hartatik zirraragarriena ondokoa izan zen: jende asko joaten zenez partiduak ikustera; dutxatik ateratzean haurtxoak autografoak eta argazkiak eskatzera hurbiltzen zinen, eta horrek niri autoestima asko igo zidan. Profesionala sentitu nintzen egun batzuetan zehar, gero etxera itzuli eta betikoa izatera itzuli nintzen. Baino jeneralean, kristoneko esperientzia izan da, erraz ahaztuko ez den horietakoa!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina