Aditu
gehienak Zahartzaroko Egiptora edota Erromatar imperiora jotzen dute euskal
pilotaren jatorria aztertzean. Seguraski, erremonte funtzioa zuen guantea
erabiltzea izan zen lehen elementua euskal pilota gainontzeko pilota jokuengandik
bereiztu zuena. Gertaera hau XIX. mende hasieran koka genezake. Hortaz, modu
oso eskematiko batean, euskal pilotaren historia bi mendetan bana genezake.
XIX. mendean zehar gaur egun erabiltzen diren elementu guztien sorrera eman zen
( instalazioak, pelotak, herramientak, arauak…) euskal pilota gainontzeko
herrietako pilota jokoengandik bereizten duena.
XX.
mendea jokoaren hedapen internazionala eman zen garaia izan zen. 1882. urtean
inauguratu zuten Buenos Aireseko Euskara plazan Euskal Herritik kanpo egindako
lehen pilotaleku industriala. XX. mendean, zesta-punta hedatu izanari eta 20
herrialdetan baino gehiagotan irekitako Jai-Alai izeneko 120 frontoiei esker,
nazioartean zabaldu zen. Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa sortzeak eta
Joko Olinpikoetan parte hartu izanak ere lagundu zuen pilota mundu osoan
zabaltzen
EUSKAL PILOTA JOKO OLINPIKOETAN
·
Paris 1900: Joko Olinpiko hauetako idatzi ofizialik ez
zen argitaratu, momentuan parekideki eman ziren konpetizioak eta ebentu
olinpikoak bereiztea ezinezkoa egin baitzitzaien. Halere, web orrialdean ikus
daitekeen moduan, 1900 urteko Joko Olinpikoetan zesta punta modalidadea jokatu
zen, baina ez da zehazten ze frontoi motetan jokatu zuten.
·
Paris 1924: Joko hauetako
programan 3 espezialidade jokatu ziren, Frantzia-Espainia partidetan, eskuz,
pala eta zesta puntan, hain zuzen ere. Gainera, joko garbiko exibiziozko
partida bat jokatu zen ere. Nahiz eta hiru konpetizio hauek ez ziren
puntuagarriak izan domina lortzeko, ofizialki gordeak izan ziren.
·
Mexiko 1968: Konpetizioa 6
instalakuntza ezberdinetan egin zen. Frontenisa euskal pilota gisa gorde izan
zen, esku pilota, gomazko palota, larruzko palota eta zesta puntarekin batera.
·
Bartzelona 1992: Demostraziozko
kirol gisa aurkeztu zen. Zortzi herrialdek hartu zuten parte eta klasifikazioa
Cubako Munduko Txapelketan egin zen, 1990ean, modalidade bakoitzeko lehen lauak
sailkatuz , xarea , eskuz banaka trinketean eta gomazko paleta frontoiean izan
ezik, espezialitate hauek ez baitziren jokatu.
Orain
dela 28 urte, Juan Ramón Arrasate Lekeitiarra Miamira joan zen euskal pilota
dela medio. Gaztetan Lekeitioko zesta punta frontoian arrakasta izan zuen eta Miamiko
Frontoiko enpresak fitxatu zuen.Urte gutxitarako joango zela uste zuen arren,
oraindik han jarraitzen du txikien entrenatzaile moduan, 20 urte profesional
gisa ibili ostean.
Hango euskal
pilotaren egoera kezkagarria dela dio. Frontoi hartan 45 zesta puntista daude,
eta horien erdiak 30 eta 40 urte artean dituzte. Gazte zaletuak bilatzeko
zailtasuna adierazten du. Miamiko zesta puntaren beherakada 1988an hasi zela
dio, eta ordundik etorkizunerako kezkatuta azaldu da. Miamira iristean, hiriko
kirolik garrantzitsuena zesta punta zen honen esanetan, saskibaloiak eta
beisbolak ez baitzuten orain beste garrantzi. Hala ere, beherakada eman duen
arren Miamiko Frontoia egunero dago irekirik espektakuloa eskaintzeko prest.
Apostuak direla eta bizirik mantentzea lortzen dute Euskal Herritik doan
tradiziozko kirol hau, baina Arrasatek laguntza eskatzen digu euskaldunei gal
ez dadin; gure kirola dela argudiatuz, guk salbatzeko gonbidapena luzatzen du.
Munduan barrena
Euskal pilotaren urrezko garaietan, mundu guztira
zabaldu zen harekiko zaletasuna.Izan ere, Londres, Kairo, Yakarta... hirietan ere
izan zuten beren pilotalekua (komertziala,pilotari profesionalen jokoaz
apustuak egitekoa) Eta aipagarria da ere ezagunagoak zaizkigun Ameriketako Estatu Batuetakoak, Hego Amerikakoan eta Europako beste
hainbat.
Munduan
zehar dauden Federazio edo Elkarteak:
·
Argentinako Pilota Konfederazioa (Confederación Argentina de Pelota)
·
Belgikako Euskal Pilotaren Federazioa ( Fédération Belge Francophone de Pelote
Basque)
·
Esku Pilota, Paleta eta Raketaren
Federazio Bolivianoa (Federación Boliviana de Pelota de Mano,
Paleta y Raqueta)
·
Brasilgo Euskal Pilotaren Federazioa ( Sociedade Brasileira de Pelota Vasca)
·
Kanadako Frontoi Kirolen Elkartea (Association Canadienne de Sports de Fronton)
·
Chileko Euskal Pilotaren Federazioa (Federación Chilena de Pelota Vasca)
·
Costa Ricako Euskal Pilotaren Elkartea (Asociación de Pelota Vasca de Costa Rica)
·
Kubako Euskal Pilota eta Frontoi Federazioa ( Federación Cubana de Pelota Vasca y Frontón)
·
Ekuadorreko Pilota Federazio Nazionala ( Federación Ecuatoriana de Pelota Nacional)
·
El Salvadorreko Frontoi Federazioa (Federación Salvadoreña de Frontón)
·
Espainiako Pilota Federazioa (Federación Española de Pelota)
·
Estatu Batuetako Pilota Federazioa (Unitated States Federation of Pelota)
·
Filipinako Euskal Pilotaren Federazioa (Federación de Pelota Vasca de Filipinas)
·
Fantziako Euskal Pilota Federazioa( Fédération Française de Pelote Basque)
·
Guineako Euskal Pilota Federazioa (Fédération Guinéenne de Pelote Basque)
·
Mexikoko Euskal Pilota eta Frontoi Federazioa
(Federación Mexicana de Pelota Vasca y
Frontón)
·
Indiako Euskal Pilota Federazioa (All India Pelota Vasca Federation)
·
Nicaraguako Frontoi Elkartea (Asociación Nicaragüense de Fronton)
·
Panamako Fontenis Antolakuntza Nazionala (Organización Nacional Frontenis Panamá)
·
Paraguayko Pilota Konfederazioa (Confederación Paraguaya de Pelota)
·
Peruko Frontoiko Paleta Kirol Federazioa (Federación Deportiva Peruana de Paleta
Frontón)
·
Portugaleko Euskal Pilota Elkartea (Associaçao
Portugesa de Pelota Basca)
·
Errepublika Dominikarreko Euskal Pilota
Federazioa ( Federacion Dominikana de Pelota Vasca)
·
Frantziako Togo19 Asoziazioa (Association Togo
19)
·
Uruguayko Pilota Federazioa ( Federacion
Uruguaya de Pelota)
·
Venezuelako Euskal Pilotaren Federazioa
(Federación Venezolana de Pelota Vasca)
·
“Pilota Polska” Kluba (Club “Pelota Polska”)
Zein herrialdetan daude
euskal pilotako federazioak?
Argentina,Belgika, Bolivia, Brasil, Kanada, Chile, Costa Rica,
Kuba,Ekuador, El Salvador, Espainia, Estatu Batuak, Filipinak,Frantzia,
Gautemala, Guinea, Mexiko, India,Nicaragua, Panama, Paraguay, Peru, Portugal,
Puerto Rico, Errepublika Dominikarra, Frantzia, Uruguay eta Venezuelan.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina