NOR GARA?

Gu Arabako Foru aldundiko talde bat gara; eskola kirolaz arduratzen garenak normalean. 


Ideia hau nondik sortu zitzaigun?

20009ko udan Argentinara(Trevelin) joan behar izan genuen eskola kirolaz hitz egitera, han ez baita halakorik existitzen. Guri asko gustatu izan zaigu betidanik euskal pilota eta gutako batek kasualitatez pilota bat zeukanez poltsikoan, hango etxeko pareta batean joz esku pilotara jolasten hasi ginen. Pixkanaka, Argentinarrak batuz joan ziren eta ederki pasa zuten, haientzat ezezaguna zen kirol batean, nahiz eta piloten %90ak ez jo.

Amaitu genuenean, ea pilota oparituko ziguten erregutu ziguten, eta hala egin genuen. Pena handia hartu genuen ez baikegunen haiekin euskal pelotaz gozatzeko aukera gehiago izan, itzultzeko ordua baitzen.

Handik hilabete batzuetara, 2010eko martxoan, gure taldeko kide batek berriro joan behar izan zuen eta harrituta geratu zen hango egoerarekin. Udan egon giñen herrian arratsaldero-arratsaldero adin ezberdinetako 20 bat pertsona, emakume zein gizon, biltzen ziren guk jokatu genuen etxeko paretean, pelotan jokatzeko.

Ilusio handia egin zigun berri horrek, pozgarria baita zure kultura nola munduan zehar edatzen ari den ikustea.

Eta hau dena gutxi izango balitz, Abuzturako, Trevelineko euskal pilotako lehen txapelketa prestatzen ari zirela aitortu ziguten, gogo handiz ari omen ziren, nahiz eta nolako arrakasta edukiko zuen jakin ez.
Hilabete batzuk barru elkar-kontaktatzeko aukera izan genuen eta primeran joan omen zitzaien!
Horrela hasi zen dena, eta hau bultatzeko asmoz sortu dugu proiektu hau; hots, euskal pilota atzerrian bultatzeko asmoarekin. Egia esan, oso harro gaude egin dugun lanarekin, izan ere, munduko beste kontinentetan gaur egun euskal pelotako txapelketak jokatzera iritsi baitira!

Gure lana honakoa da:
Noizean behin hirugarren munduko herritxoetara joaten gara, bertako jendearekin bildu eta pelota topaguneak antolatzen ditugu. Oso ondo pasatzen dute eta oso dibertigarria da bai guretzat zein haientzat. Gainera, badira herriak, Mexikoko herri txiki bat, adibidez, non gure topagune horiekin hasi zen hura, horain munduko txapelketaren hasiera besterik ez zen izan, hau da, duela gutxi, adibidez, Mexikon palako munduko txapelketa ospatu zen, eta bertan kiron horren jatorria gure topaketa izan zen.

Bestalde, gu Gasteizen kokatuta gaudenez, orain hirian bertan beste proiektu bat abian jartzen ari gara. Gasteizen kanpotik etorritako etorkin ugari dago, lana dela eta edo beste edozein arrazoigatik. Pertsona hauek hona iritsi zirenean ez zuten ezer, eta piskanaka etxea, lana... lortuz joan ziren. Nolanahi ere, pertsona hauek ez dute kirolik egiteko aukerarik izan; eta izanez gero futbola egingo zuten gizonek, emakumeak, aldiz, ezer gutxi. Haiei inkesta bat pasaz ohartu ginen batzuk ez zekitela ere zer zen esku pilota, eta kirol berriak probatzea gustuko zutela. Hala, denbora gehiago itxoin baino lehen lanean hasi ginen: Gasteizeko Mendi Zorrotzako instalazioak erabiltzen ditugu; Astelehen, Ostegun eta Ostiral goizetan, eta bertara, Euskal Pilota ezagutzen ez duten edo jokatzeko aukerarik eduki ez duten atzerritarrekin ibiltzen gara. Oso ondo pasatzen dugu denok, eta haietatik hiruzpalauk Gasteizeko Zaramagako pilota elkartean izena eman dute.

Laburbilduz, gure helburua zein den hitz gutxitan laburtu beharko bagenu honakoa zela esango genuke: Alde batetik, atzerrian euskal pilota sustatzea. Horretarako, kanpoko herrialde ezberdinetara joan ohi gara gure kirola erakutsiz eta uztartzen saiatuz. Bestalde, aurrez aipatu bezala, Gasteizera etorri berriko etorkinekin aritzen gara astean bizpahiru aldiz Euskal Pilotan jokatuz eta ondo pasatuz, besten hainbat gauzen artean.


Zerbait behar ezkero non aurkituko gaituzuen:
-Mendizorrotzako instalazioetan(Amadeo Garcia de Salazar Plaza, s/n, 01007 Vitoria-Gasteiz, Araba)

-Helbide elektronikoa: euskalpilotaatzerrian@gmail.com
-Tlf: 647850947

2 iruzkin:

  1. Paula Diaz Diego
    Kirol eta hezkuntzaren fakultatea, 1

    ErantzunEzabatu
  2. Beñat Gorostidi Basurto
    Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila.

    ErantzunEzabatu