2016(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

EUSKAL PILOTA


Euskal Pilota Euskal Herriko kirola da, pilotalekuan jokatua. Oro har, 2 edo 4 pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota jotzen saiatzen dira, pilotak bi bote egin baino lehen, eta pilota joko eremutik kanpora bota gabe; lortzen ez duenak galduko du tantoa. Jokoaren aldaerak bereizteko, bi alderdi hauek hartzen dira kontuan: pilotaleku mota (plaza hormagabea, horma bakarreko pilotalekua, trinketa...) eta pilota zerekin jo behar den (esku hutsa, pala, xarea...).
Jokoaren helburua da aurkariari ahalik eta tanto gehien egitea. Txapelketetan, adinaren arabera arauak pixkatxo bat aldatzen dira. Europan barrena eusko pilotaren antz-antzeko kirolak badira, hala nola irlandar pilota(Irlanda), Valentziar pilota(Valentziako Erkidegoa) edota jeu de paume (Frantzia).

Pilota jokoa munduan oso-oso zabalduta zegoen antzinean. Ia toki guztietan aspaldi galdu zen arren, euskaldunek —beste hainbat kontutan bezala— bizirik iraunarazi dute kultura ondasun hori. Beren tokira moldatu dute euskaldunek, eta hainbat xehetasun aldatu: jokalekua, joko arauak, pilota, jotzeko tresnak, eta abar. Ondorioz, euskaldunok pilota deitzen diogun kirol horri, gaur egun eusko pilota esaten diote mundu zabalean.

Lehen aipatu bezala, nahiz eta euskal pilota Euskal Herriko kirola izan, munduan zehar ere jokatua da; blog honetan zehar ikusi ahalko duzu munduko zein herrialdetan jokatzen diren Euskal Pilotako modalitateak!